Kontzientzia ala infernua gure lehen disko gorriaren 30. urteurrena ospatzeko lehen ekimena diskoaren birmasterizazioa 2LP formatuan, 1998ko zuzeneko bost kantuko bonus track batekin batera, berrargitaratzea izan bada (Durangoko azokan banatuko duguna DA! 2026) hemen bigarren ekimena: KoNTz30 – Elkar studio sessions (Bat gehiago + Laztana). Laister argitaratuko ditugu irudiak eta guzti!

30 urte ondoren diskoa grabatu zen Elkar estudiora itzuli gara. Estudioa Donostitik Adunara lekuz aldatu bada ere justo orain 3 urte, soinu mahaiak eta bestelako guztiak berriz aurkitzea deja vu liluragarria izan da guretzat. Lehen Jean Phocas, gaur Victor Sanchez. Oraingoan laurok gela berdinean, laurok batera, laurok elkarrekin: “Bat gehiago” eta “Laztana”.
MANAGEMENT, CONTRATACIÓN y PRODUCCIÓN
Vitoria – Gasteiz
Plaza Zumaquera Nº12 bajo
01006 Vitoria – Gasteiz
Spain
Tlf: +34 945 206 348
hontza@hontza.org
