Hitzak
- TXORI TXARRAK
- MEMENTO MORI
- EUTSI
- HEROI DIRENAK
- DOGMA
- DENBORAREN ORBAINAK
- ARNASBIDEAK
- TXARRIBODA
- ZAURIA
- ZILARREZKO KAIOLA
Esnatu!
Eguzkia irteten hasi da,
berarekin pertsonaia,
zerbait haundia hastear,
barrutik kanpora zoaz.
Gogorarazten dizute
markatutako data hau
nonbait ezberdina dela,
urte osoko egun berezia.
Irribarre bat,
(Zuk, zuk txoriak)
irri-triste bat.
(Zuk buruan)
Azaleko sentimenduak
kanpotik barrura itota.
Gogorarazten dizute
markatutako data hau
nonbait ezberdina dela,
urte osoko egun berezia.
Irribarreak,
(Zuk, zuk txoriak)
irri tristeak.
(Zuk, zuk buruan)
Hego haizeak
bultzaka
gertu ekarri dizkizu hegazka.
Hegan batera
bueltaka,
buru gainean biraka,
txori txarrak hemen dira!
Zoritxarrak , txori zaharrak, txori txarrak!
Txori onak ala txarrak (orakuluak)?
Ego haizeak
bultzaka
berriz ekarri dizkizu hegazka.
Hegan iluna
bueltaka,
buru barruan biraka
txori txarrak,
zure ego haizeak
txori txarrak!
Belaunak urratuta, mugi ezinda,
amets gaizto errealen zurrunbiloan,
zingira ilunenean harrapatuta,
erruaren pisuaz galtzera kondenatua.
Bidegurutze honetan zenbat aukera:
zuloan sakontzea, zutik jartzea.
Etenik gabe
denbora ihes,
tempus fugit,
denborarik ez,
memento mori.
Buru barruko ahotsen oihartzun gorra,
zelatan dabiltzan sega hotsen zigorra,
erraietako jankide ase gabea,
amaigabeko negarrak, atsekabea.
Bidegurutze honetan zenbat aukera:
zuloan sakontzea, zutik jartzea.
Etenik gabe
denbora ihes,
tempus fugit,
denborarik ez,
memento mori.
Mikroa eskuetan,
amorrua eztarrian.
Airera botatzen diren leloak,
ekintzek bultza ezean, gorrak.
Hemen, orain,
langileriak darrai,
eman barik amore,
atzokoen oinorde.
Eutsi! Eutsi! Eutsi hor,
borrokan tinko!
Atzera pausorik ez,
erronkak heltzeko beti prest.
Efemeride,
gertakarien oroimen,
emandako denagatik ohore,
duintasun irmoaren adibide.
Hemen..
Eutsi! Eutsi! Eutsi hor,
borrokan tinko!
Atzera pausorik ez,
erronkak heltzeko beti prest,
teknofaxismoaren
harrapakina izan gabe.
Bidearen amaiera
gertu sentitzen duzula,
arrazoiak soberan daude ta,
kamarada esnatu!
Hemen…
Eutsi! Eutsi! Eutsi hor,
borrokan tinko!
Atzera pausorik ez,
erronkak heltzeko beti prest,
teknofaxismoaren
harrapakina izan gabe.
Erroak sendo daude,
etorkizunaren zutabe.
Bide luzeena beti
motzen,
erori ondoren ikasiz
altxatzen.
Minez, arantzak
iltzatuz, oroitzen.
Odol tantez lorratza, itzulera, markatzen.
Lanbro itsuan barnean haztatzen.
Bihotz bat hautsi bada zatitan banatzen.
Argi bat amaieran,
agian urrun,
esperantzarik ez du.
Maite duzunaren dolua
joan zaizunean,
eraikitako ametsa
berriz eraistea,
ezberdin etorri zena
geratu denean,
Ikasitako guztia
ahazten doanean.
Argi bat amaieran,
agian urrun,
esperantzari estu.
Heroi direnak ondo dakite
barneko indarraz mugak gainditzen,
lurrean hegan beldurrik gabe,
mugarik gabe.
Apokalipsia!
Zu, ardi galdua,
itsu, bekatari.
Ni, zure artzaina,
basamortuan babes eta gidari.
Zuri deika,
zure zai,
zure bila,
etengabe.
Beldurren mamua,
dogma, dogma.
Pozoien amua,
dogma, dogma.
Nonahi
isuritako odoletan blai
ustelkeria fede.
Egia bakarra profetaren esana,
madarikazioa
liturgian emana.
Engainu eta gezurrak
inozentzia lapurrak,
zuen ordua helduko da,
ordainduko duzuen eguna:
Golgota,
amen.
Instrumentala
Itotzen nauen korda,
paper idatzien zama, hilkor,
zanpatzaile jasangaitza.
Gainera etortzen den gela,
txikitzen diren ate, leiho
salbatzaile eskuragaitzak.
Orri zuria aurrean
beltza zena utziaz atzean.
Orbainekin marraztuz
suaren arnasbideak,
oinazea suntsitu garretan.
Erre!
Adorea eta kemena,
gai izateko ahalmena,
galtzear den itxaropena,
iluntasun honetan bilatu dudana,
itsu utzi nauena.
Besarkada baten indarra,
estu hartzen duen bularra,
behar dudan gauza bakarra
berotasun honetan aurkitu dudana,
nire bidelaguna.
Orbainekin marraztuta
bueltarik gabeko bidea,
oinazea itota garretan.
Bizitza betirako
zuala heure artian,
xakena xak!
Ondo gobernauta,
samaraino hazita,
onena eskeinita.
Gaur berriz arrotz gauzia,
nerbixuak airian,
barriak, begixak heuri begira.
Txarribodan
negu hotzen sikuan.
Txarribodan
elkartze ezkutua.
Trapu baten batuta
zorroztutako altzairua
laister gertu xak.
Odol egarriz xauken
eltzian xoian eskua
dantzan hasi guran.
Azken auzia aurrian,
bakardadia atzian.
Gantxua, bankua, estu sartuta
samina barrenian.
Txarribodan
euste, bultzen zirkua.
Txarribodan
banatze odoltsua.
Ezinak, diarrak, ailegau xak
izatiaren ordaina.
Hi, odolbero,
odolusten,
odol barik, hil.
Iri arte ihartua
sugarretan balztuta,
azala urratuz kenduta,
erre usainak ketuta.
Zatitu, txikitu, madarikatu
behin hartuta mendekua.
Txarribodan
pareten sekretua.
Txarribodan
odol bainu eguna.
Han goixan, haritan esegita,
zenbat hanka…zer,
zein jausi zuan.
Zeuri jarri naiz idazten
beltzak irentsiz zuria,
negar tanta baten islan
bistan zauria.
Zeuri ozen irakurtzen,
ziur entzungo ez duzun arren,
alperrik dela pentsatzen,
amets gaiztoen saminak ixten,
lehena begira…
Historia ber-ikusten,
istorioa bir-sortzen.
Bat izan ginenean,
bi norabide bakarrean,
zaila erreza eginez,
ilusio antzu berriez
gerora begira…
Urrundu ginen arte,
ilundu arte.
Kilometroak
bitartean,
lurra bion lotura,
erraietan.
Begi beltzen sua
argitsua,
zuria soinean.
Oliba azala,
bihotz gorria,
zu nire gogoan.
Azken laztana
galdua, ostua,
zu Palestina.
Mugak harresiak,
nonahi izua, suntsidura,
zu Palestina.
Mundu guztiaren aurrean
eskutik utzia,
zu Palestina.
Zoru zuriaren planetan
odol husten zauria,
zu Palestina.
Zeuri!
Askeak behin sinistuz,
handik ona mugituz,
ikusten ez diren mugetan.
Gabezia sentitu,
oldarkor agertu,
eskatzea zaila behar denean.
Saretuta bizi,
bakardadea nagusi,
eltxoak amaraunean,
zilarrezko kaiolan.
Babestuak sinistuz,
ondokoa zapalduz,
distira itsuen mugetan.
Uhinetan hazi,
neurri gabe irentsi,
molde bakarrak hezi.
Arauen atzetik
kritika doa hilik,
nekez gurpilean biraka,
zilarrezko kaiolan.
Aurpegirik
ez duen jabearen
makina itxian
engranajeak.
Errukirik
ez duen sistemaren
egituretan
ondo jarrita,
harrapatuta.
Gero, nork
ikasi zuen
ihes egiten,
tarteak
bereizten,
(berriz) libre izaten?
Norberari entzuten,
aske hiltzen?
Zilarrezko kaiolan.
Kredituak
DENBORAREN ORBAINAK
LATZEN:
Joxe Azpitarte: Baxua
Yerko Ortiz: Gitarra
Gorka Lazkano: Bateria
Aitor Uriarte: Ahotsa eta gitarra
“DENBORAREN ORBAINAK”
2025eko Irailean grabatu, nahastu eta masterizatua Silverstar Studios-en Iker Bengoak gidatuta.
Musika eta hitz guztiak LATZENek eginak dira.
Ekoizlea: Iker Bengoa
Diseinua: Nestor Urdanpilleta
Argazkiak: Iñigo Malvido
Fabrikazioa: Press Play Vinyl
Editorea: Motmo editorial
Distribuzio digitala: Maldito Records
Management: Hontza Produkzioak
Latzen osatzen duten familia zabala bihotzez eskertzeaz gain, disko hau egiten, era batean edo bestean, lagundu digutenak ere eskertu nahi ditugu: Iker Martinez de Zuazo “Marti”, Jabiertxo, Iker Bengoa, Nestor Urdanpilleta, Iñigo Malvido, Hontza, Asier Allika, Iraide, Julen Larruskain, Cynthia Chavarri, Iñigo Ugarte, Ander Estigia, Iñaki Larrayoz, Flaut, Gorka, Emilio, Joseba, Alain, Ixone, Bruno, Aurelién, Leire, Aitor Atxa…Gurekin ez dauden eta dauden gertuko eta etxekoen berotasuna eta indarra ere ezinbestekoak izan ditugu bidai honetan, eusten eta aurrera bultzatzen beti daudelako gurekin Hegoi eta Miren, Izar eta Peio, Ekhine, Amaiur, Maddi eta Enara, Nagore, Aimar eta Aner…
latzen.eus
Berriak
LATZEN: “DENBORAREN ORBAINAK” DISKO BERRIA
LATZEN – Bigarren singlea: Heroi direnak
LATZEN – Bigarren singlea: Heroi direnak
Latzen – Lehen datak