Zuen eskaerak entzunda eta gure nahiei jarraituta, ezin bestean, gure lehen lan luze hark aurten 30 urte bete dituen urte borobil honetan, atseginez iragarri nahi dizuegu 1996ko <<Kontzientzia ala Infernua>> disko gorriak berriz ere argia ikusiko duela birmasterizatutako binilo bikoitzaz 💿💿 merezi duen formatu berezian❗, berreskuratutako 1998 urtean zuzenean grabatutako Latzenen bost kantu izango dituen bonus track batekin batera orduko esentzia guztia mantenduz‼️
Abenduak 4 eta 8 bitartean Durangoko azokan (DA! 2026) eskuratu ahal izango duzue 🎪. Latzen taldea han izango gara gure stand propioan beste behin eta bertan berau zuei zuzenean banatzea biziki gustatuko litzaiguke erregalu txiki batekin batera besteak beste 😉, Durangoko jaietan jo berri dugun kontzertuaren ostean, “Denboraren Orbainak” gure biraren markatutako geldialdi txiki honetan.
Bitartean hori bai, gaurtik abenduak 4 arte, disko hau eskuratu nahi duen eta egun horietan Durangon izaterik izango ez duen guzti horientzat, hemen webgunearen bitartez, pre-order bat jarriko dugu martxan on line bidez ere etxean jaso ahal izateko.
Durangon itxaroten zaituztegu! 💪🤘


Binilo bikoitza barneko diseinatutako zorro bikoitzean + Birmasterizatuta + Red Marbled biniloak + Bonus Track: 1998ko bost kantu zuzenean.
